Kaixo!
Ni Lierni Olano naiz, Beasaingo gazteetako
bat. 1999ko Azaroaren 15ean jaio nintzen, hortaz 13 urte ditut. Donostiako
hospitalean jaio nintzen, baina txiki txikitatik beasaindarra izan
naiz.Zaletasun ugari ditut, horietan nagusiena euskal dantza egitea da, nahiz
eta musika ere gustatzen zaidan. Zeharkako xirula ere jotzen dut, Beasaingo
musika eskolan eta bertako bandan ere jotzen dut.
Etxean ez naiz inoiz bakarrik
egoten, bi anai baiditut, Ander eta Xabier. Anderrek 16 urte ditu eta Xabierrek
berriz 10. Hauetaz aparte, hainbat lehengusu ditut, gehienak ni baina
txikiagoak.
Beasain goierriko herririk politena da,
biztanle ugariekin, 14000 gutxi gora behera. Beasaingo biztanle gehienak
pisuetan bizi gara, nahiz eta baserri gutxi batzuk egon, hauetan normalean
edade askoko pertsonak bizi direlarik, baserritarrak.
Beasainen badago lantegi oso ospetsu bat,
CAF izenekoa. Bertan lan talde ugaria dago, denak helburu batekin, trenak
egitekoarekin. Batzuk trenak egiten dituzte, besteak begiratu ea ondo
dauden....
Beasain izena ere ospetsua da
bertako odolkiarengatik, Beasaingo odolkia edo ``Morcilla de Beasain´´
deiturikoa. Hau gehienbat barazki eta odolez egina dago, batzuetan espezie
batzuekin ere. Beasaingo eta inguruko herrietako harategi ia guztietan egiten
dute hau, jendeari saltzeko eta lehiaketera aurkezteko.
Lehiaketa garrantzitsuenetakoa Beasainen
egiten da, Azaroko lehen larunbatean. Bertan harakin askok hartzen dute parte,
ondoren, haietako bat garaie aterako delarik.
Nire herrian ere badago aukera euskal
dantzak ikasteko, izan ere bi dantza talde daude: ostadar eta aurtzaka, baina
bietan garrantzitsuena aurtzaka da, bertara joaten dira gazte gehienak. Bertan
irakasle asko daude, baino denetan garrantzitsuena Mikel Sarriegi da, nahiz eta
berak umeei klaserik ez eman.
Agur eta hurrengorarte!






No hay comentarios:
Publicar un comentario